XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laido eta kalte hori chuchendu ondoan, kito gare Jainkoarekin gure bekatu barkatuentzat? Ez, baditugu oraino gaztigu batzu jasaiteko mundu huntan edo purgatorioetan.

Nola chuchentzen dugu, bekatuak Jainkoari egin laidoa? Oroz lehen kofesorrak eman penitentzia eginez.

Kofesorrak eman penitentzia aski da, bekatu barkatuari zor zaizkon gaztigu guziak osoki khentzeko? Ez, behar da oraino bertze penitentziarik egin.

Zoin dire egiten ahal ditugun bertze penitentziak? Hek dire: othoitza, barura, amoina, sakrifizioak, penak eta nahigabeak giristinoki jasaitea eta Jainkoari eskaintzea.

Behar dugu chuchendu lagunari egin kaltea? Bai, behar dugu chuchendu lagunari, haren ohoreari edo ontasuneri egin kaltea.

INDULIENTZIAK